Jarraitzeko, Amaiak, Ander Badiolak eta Christianek prestatu dutena. Badirudi mutiko batek ez dakiela Alpeak non dauden. Aitari galdetzen dio baina honek ere ez daki. Orduan, nork jakingo du?
Badira urte batzuk Luis Ezeiza Herri Eskolako ikasleak bertsotan hasi ginela. Hasiera batean 5. eta 6. mailakoak animatu ziren. Ondoren, 4.ekoak. Gelan prestatutako bertsoak behin baino gehiagotan eskolako webgunean argitaratu ditugu. Hasieran idatziz eta azkenekoetan ikasleen ahotsak grabatuta. Blog honen bitartez gelan prestatzen ditugun bertsoak entzuteko aukera eman nahi dizuegu. Ea zuen gustokoak diren!
No hay comentarios:
Publicar un comentario