2008-12-02

EUSKARA EGUNA 3

Eta gaurkoz bukatzeko Ander, Josu, Lorea, Danel eta Christian datoz. Hizkuntza minoritarioaz abesten digute: Katalana, Galegoa eta Euskara. Zaharrenetarikoa eta politena geurea, euskara.



Datorren urtean Euskara Egunerako beste bertso batzuk prestatuko ditugu.

EUSKARA EGUNA 2

Euskara Eguneko bertsoekin jarraituz Iñaki, Julen, Unai, Iker, Asier eta Xabiren txanda da. Beti euskaraz ez egin arren, oso hizkuntza aberatsa dela diote.

EUSKARA EGUNA 1

Seigarren mailakoak Euskara Eguna ospatzeko taldeka bertso batzuk prestatu ditugu. Herriko plazara joango gara eta bertan abestuko ditugu.



Lehenengo taldekoak Irene, Amaia, Ainhoa, Gema, Aitziber eta Eider gara. Bertsoan esaten dugu toki guztietan euskaraz egin behar dugula, euskara guk zaindu behar dugula besteei erakutsiz eta zabalduz. Entzun, entzun.