2008-12-02

EUSKARA EGUNA 3

Eta gaurkoz bukatzeko Ander, Josu, Lorea, Danel eta Christian datoz. Hizkuntza minoritarioaz abesten digute: Katalana, Galegoa eta Euskara. Zaharrenetarikoa eta politena geurea, euskara.



Datorren urtean Euskara Egunerako beste bertso batzuk prestatuko ditugu.

EUSKARA EGUNA 2

Euskara Eguneko bertsoekin jarraituz Iñaki, Julen, Unai, Iker, Asier eta Xabiren txanda da. Beti euskaraz ez egin arren, oso hizkuntza aberatsa dela diote.

EUSKARA EGUNA 1

Seigarren mailakoak Euskara Eguna ospatzeko taldeka bertso batzuk prestatu ditugu. Herriko plazara joango gara eta bertan abestuko ditugu.



Lehenengo taldekoak Irene, Amaia, Ainhoa, Gema, Aitziber eta Eider gara. Bertsoan esaten dugu toki guztietan euskaraz egin behar dugula, euskara guk zaindu behar dugula besteei erakutsiz eta zabalduz. Entzun, entzun.

2008-11-27

ITSASONTZI BAT DAGO HONDARTZAN

Kaixo. Guk egin dugun bertsoa pirata bati buruzkoa da. Bertsoaren egileak Maria, Judith eta Joseba gara.

ESKORIATZA

Gu Irune eta Ibai gara. Eskoriatza nolakoa den erakutsiko dizuegu.

GATZAGARA IRTEERA

Asier, Jone eta Eider gara. Gatzagari buruz hitz egingo dizuegu eta gustatzea espero dugu.

2008-11-20

HONDARTZA

Gu Argitxu eta Oier gara eta gure herrian hondartza bat nahi dugula abestuko dizuegu.

Asteburutan lagunekin

Kaixo, gu Judith, Oier eta Maria gara eta guk egindako bertsoak aurkeztuko dizkizuegu.

2008-10-30

Larunbatean irteten gara

Gu Ibai, Joseba eta Jone gara eta larunbatean zer egiten dugun abestu behar dizuegu.

Mendira goaz asteburuetan

Gu Eider, Asier, Argitxu eta Irune gara eta erakutsiko dizuegu asteburuetan ezinezkoa dela aspertzea.

2008-10-23

BERTSOTAN ALAI

5. mailako neska-mutilok ikasturte berri honetan bertsoak aurkeztuko dizkizuegu.
Gure izenak dira: Eider, Irune, Oier, Joseba, Asier, Maria, Ibai, Judith, Argitxu eta Jone.
Hasteko, gure herriko bertsoa aurkeztuko dizuegu.

2008-06-18

Datorren ikasturtean ere bertsotan

Oporrak heldu dira. Bazen garaia!

Datorren ikasturtean bertso gehiago eskainiko dizuegu.

Ondo pasa oporrak!!!!!!!!!!!

2008-06-06

Zoroetxea

Ibaik eta Ander Marcosek galdetzen dute ea nortzuk joaten diren zoroetxeetara.

2008-06-04

Antzak

Unaik eta Asierrek izeba batek tximuaren antza daukala esaten digute.

2008-06-03

Sendagilea

Umeak boligrafoa irensten du eta sendagileak zer egiten duen kontatzen digute Loreak eta Ainhoak.

2008-05-29

Barkamena

Xabik eta Danelek pospolo eta zigarro baten arteko solasaldia kontatzen digute.

Zer landa dezaket...?

Enarak eta Julenek azaltzen digute zer landa dezakegun soro lehor eta malkartsu batean.

2008-05-28

Izeba zaharra

Gemak eta Eiderrek izeba zahar baten eta bere ilobaren istoriotxoa kontatzen digute.

2008-05-27

Behi txuri-beltzak

Aitziberrek eta Iñakik behi txuri-beltzei buruz kantatzen digute hurrengo txistean.

2008-05-23

Txisteekin jarraituz...

Hau da Irenek eta Ikerrek asmatu duten txistea.

2008-05-22

Beste txiste bat

Jarraitzeko, Amaiak, Ander Badiolak eta Christianek prestatu dutena. Badirudi mutiko batek ez dakiela Alpeak non dauden. Aitari galdetzen dio baina honek ere ez daki. Orduan, nork jakingo du?

2008-05-21

Hasteko txiste bat

Hasteko, txiste batzuk entzuteko aukera izango duzue. Lehenengo hau Josuk eta Judithek prestatu dute. Ea zuen gustokoa den!

2008-05-12

Gure aurkezpena

Hemen aurtengo 5. mailako ikasleak.

2008-05-11

Martxan hasteko garai iritsi da.

Badira urte batzuk Luis Ezeiza Herri Eskolako ikasleak bertsotan hasi ginela. Hasiera batean 5. eta 6. mailakoak animatu ziren. Ondoren, 4.ekoak.
Gelan prestatutako bertsoak behin baino gehiagotan eskolako webgunean argitaratu ditugu. Hasieran idatziz eta azkenekoetan ikasleen ahotsak grabatuta.
Blog honen bitartez gelan prestatzen ditugun bertsoak entzuteko aukera eman nahi dizuegu.
Ea zuen gustokoak diren!