Izenburuak dioenez, ikasturte honetako lanak bukatu ditugu. Datorren ikasturtean ere lan hau zuei eskaintzen jarraitzea espero dugu. Bitartean, ONDO PASA OPORRAK!!!
6. mailakoek pelikula bat eskaini digute: "Laurak etxe misteriotsuan". Izenburu erakargarria, ezta? Hemen duzue aurkezpeneko bertsoak eta jarraian pelikula.
Jarraian, aurtengo bertsometan irakurriko dituzuen bi bertso entzuteko aukera ematen dizuegu. 5.B mailako ikasleek ametseei buruz kantatzen digute. Amets bat beldurrezkoa da eta bestea zoriontsua.
Ez ahaztu aurtengo bertsometa eskolako liburutegian topatuko duzuela.
Badakizue zer den BERTSOMETA? Bertsolari Elkarteak ikasturtero argitaratzen duen liburua.
Bertan eskola desberdinetako ikasleek egindako bertsoak agertzen dira. Gure argazkiarekin batera gure bertsoak. Gainera, beste ikasle batzuk prestatutakoak irakurtzeko aukera dugu. Ezin gara kexatu!
Laster guk prestatutakoak irakurtzeko aukera emango dizuegu.
Datorren apirilaren 2an, ostegun arratsaldean, Eskoriatzan Korrika Txikia ospatuko dugu. Herriko plazan gelan prestatutako bertsoak abestuko ditugu. Hauek dira:
Datorren martxoaren 26an Tuteran KORRIKA martxan jarriko da eta Gasteizera apirilaren 5ean helduko da . Eskoriatza eta Gatzagatik egun horretan goizaldean pasako da.
Girotzen joateko hemen duzue aurtengo abestiaren bideoklipa. Betagarri taldeko "Ongi etorri lagun" abestia da. Disfrutatu!
Gu 4. mailakoak gara eta bertsotan hasi berriak izanda ere, honelakoak egin ditugu. Bertan gure aurkezpena, gustoko jolasak, zaletasunak eta trebetasunak abesten ditugu. Hasteko Maider eta Aritzenak entzuteko aukera izango duzue. Ondoren besteenak etorriko dira.
Gabonetako oporrak amaitu dira eta Olentzerok eta Hiru Erregeek ekarritako opariekin asko disfrutatu dugu. Eskolan hasi baino bi egun lehenago elurra egiten hasi zen. Eta gu... lanean hasi behar! Gelan Gatzagako lagun batzuk daudenez, euren herriari buruzko bertsoak prestatu ditugu. Entzun!
Badira urte batzuk Luis Ezeiza Herri Eskolako ikasleak bertsotan hasi ginela. Hasiera batean 5. eta 6. mailakoak animatu ziren. Ondoren, 4.ekoak. Gelan prestatutako bertsoak behin baino gehiagotan eskolako webgunean argitaratu ditugu. Hasieran idatziz eta azkenekoetan ikasleen ahotsak grabatuta. Blog honen bitartez gelan prestatzen ditugun bertsoak entzuteko aukera eman nahi dizuegu. Ea zuen gustokoak diren!